|
Hona gure produktu-sortaren eskaintza.
Made in Donosti enpresak ekoizten eta aurkezten dituen gauzaki guztiek artisau ukitua dute..
Gure ekoizpenerako hautaturiko materialak naturalak dira. Egurrak, ehunak, pigmentuak, bernizak etab., eta eskuzkoa da beti berauen ondorengo tratamendua.
Gure produktuak eskulanaren mimoarekin tratatuz bakarrik lortzen da, gure ustez, desira dugun akabera aparta eta gozoa.
Lanparak, aulkiak, mahaiak, koadroak, "gauza txikiak"... Guztiek ere, presentzia paregabea eta erosoa eskaintzea dute helburu.
Hauxe da Made in Donosti enpresako gure artisauek bilatzen dutenaren emaitza: berotasuna.
Zaharberritze lanak ere egiten ditugu enkarguz, baita antzinako gauzak eguneratu eta espazioak pertsonalizatu ere trampantojo teknika erabiliz.
Eskuz, banan-banan, antzina bezala, eginiko produktu paregabearen berezitasuna zurekin partekatzea gustatuko litzaiguke. Milesker.
|